ETB1eko HELMUGA saioan Hernaniko palisten erreportaia Amaia Irazustabarrena eta Garbiñe Tijerorekin.
Saioko bideoa youtubeko kanalean hementxe
Atzo, Hernanin, Euskal Herriko kluben arteko hiru final jokatu ziren giro bikain batean.
Kadete mailako finalean, partida oso orekatua izan zen, baina azkenean San Juan Donibane taldeak lortu zuen garaipena markagailu estu batekin: 30 – 28, Gure Pilota taldearen aurka.
Gure Pilota: Campos Jauregi J., Garmendia Etxabe A.
Emaitza estuak erakutsi zuen bi bikoteek maila handi eta lehia handiko partida eskaini zutela ikusleei.
Bigarren partidan, Auñamendiko bikoteak oso indartsu hasi zuen neurketa, eta hasieratik abantaila handiaz aurreratu ziren. Hala ere, Gure Pilota taldeko bikoteak ez zuen etsi, eta puntuetan gora eginez 21n berdintzea lortu zuen.
Une horretan, Auñamendiko aurrelaria nekeak jota partidoari eusteko zailtasunak izaten hasi zen, baina bukaerarako bere maila berreskuratu eta berriro erasoko burua bihurtu zen. Azkenean, Auñamendik 30-22 nagusitu zen, joko sendo eta erakargarria eginez.
Nabarmendu beharrekoa da Auñamendiko aurrelariak ezker kolpearekin bukatutako tanto zoragarriak, publikoaren txalo beroak jaso zituztenak.
GURE PILOTA(Etxarri-Aranaz) Gaintzarain Berastegi 0., Beltza Beristain A.
AUÑAMENDI(Orbaizeta): Zabalza Encaje E.,Zabalza Ubau I.
Azkenik, nagusi mailako finala jokatu zen, aurten lehen aldiz jokotara arituta. Modalitate berria izanik, pilotariak oraindik ez daude guztiz ohituta sistema honetara, eta hori nabarmena izan zen jokoan.
Gaur Hernaniko udal pilotalekuan jokatu da Ezker Hormako Kluben Arteko 1. Gipuzkoako Txapelketa, larruzko paletako emakumeen finala, giro polita eta jendetsuan.
HERNANI 1eko bikoteak, Irazustabarrena-Galdos, nagusitasunez irabazi du finala, 35-16ko emaitzarekin, txapelketako partida guztiak irabazita txapeldun borobilak bihurtuz.
Bigarren postuan amaitu dute Eizmendi-Kerejetak, lan txukuna eginda, Nahia Eizmendik oso ongi lagundu baitio Kerejetari, nahiz eta gorriek erraz jokatu duten eta partidua ondo kontrolatu duten.
Amaieran, lau pilotariek adierazi dute pilotak bixi xamarrak irten zaizkiela.
Gaur Alegin jokatu da 1. mailako nesken finala paleta goman. Eizmendi ahizpek nagusitasunez irabazi dute, Alegiko Intxurre taldeko Olano eta Muruaren aurka. Partida oso borobila egin dute Eizmenditarrek, eta garaipena guztiz merezitakoa izan da.
Gipuzkoako txapelketan parte hartu duten batzuk hauek:
Uztailak 25ean jokatu ziren larruzko paletako 5 final.
Etorkizunekoen mailako partida estu joan zen. 30-25eko emaitzaz Telmo Martin zumaiarrake ta Aner Rekondo hernaniarrak jantzi zuten txapela. Telmo Carballo zumaiarrak eta Aritz Maiora olaberriarrak gogor saiatu arren, ezin izan zien Aner atzelariaren joari eutsi.
Gaur Irurako Ametsa trinketean jokatu da Euskal Herriko paleta arjentinarreko trinketeko finala. Oberena eta Hernani izan dira aurrez aurre.
Partidua hasieran nahiko berdindua joan da, 8-7ko markagailuarekin, baina une horretan Hernaniko atzelariak min hartu du eta hortik aurrera errenkan ibili behar izan du partida osoan. Hala ere, Hernanikoek 21 tanto egitea lortu dute, ahalegin handiz.
Azkenik, txapeldunak Oberena taldeko Haizea Salanueva eta Uxue Murillo izan dira. Zorionak txapeldunei eta parte-hartzaile guztiei, eta bereziki Izaskun Arrosagaray eta Maider Mendizabal Hernaniko pilotariei erakutsitako adoreagatik!
Atzo arratsaldean, Tilosetako frontoian izugarrizko beroa izan arren, neska infantilen topaketaren barruan txapelketa azkarra jokatu zan. Lehenik eta behin, binaka aritu ziran pilotariak, eta ondoren, banaka lehiatu ziran.
Zoritxarrez, beroaldiaren ondorioz Oiartzuneko bi bikotek ezin izan dute parte hartu, baina hala ere, Intxurre taldeko hiru pilotari —Bidane, June eta Maialen— bertaratu ziran, eta Hernaniko pilotari batekin- Enara- batera bikoteak aldatuaz jokatu zuten.
Giroa beroa izan arren, parte-hartzaileek gogotsu jokatu dute eta frontoian giro polita sortu da.
Kanpoan ikasten ari diren eta palaz aritu ziren hainbat neska ere hurbildu zitzaizkigun frontoira. Pozgarria izan zan pilotak eta palak elkartzen dituztela ikustea , eta giro ederrean egon zirela, nahiz eta batzuk aurten lehiaketetan parte hartu ez izan.
Giroa beroa izan genuen baina giro beroagoa sortu zuten hurbildutakoek, eta eskerrik asko animatzaile eta laguntzaileei!
Errenteria, Oiartzun eta Hernaniko infantilan elkarren aurka aritu dira jokatzen Otsaila eta Apirila bitartean.
Topaketa hauen amaiera Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan izan zen apirilaren 5ean.