27 enero 2019

Euskal Herriko liga jubenil mailan 3. jardunaldia Abadiñon

Gaur jubenil mailako 7 partidu jokatu dira Abadiñoko Matiena pilotalekuan. Baita kadete mailako finala eta nagusi mailako finala ere.
Hernaniarrak partidu bat irabazi (Adurtza B) eta bi galduta, sailkapen orokorrean hirugarren postua lortu dute. Hasi errez hasi dira baina hoztu egin dira eta finalerdia Mendillorriren aurka galdu ondoren 3. eta 4. posturako Adurtza A ren aurka jokatutako partidua ere galdu egin dute.




20 enero 2019

EH Kluben arteko finalerdian Hernanik ezin

Gipuzkoako txapelketan garaipena lortu ondoren, EH.Kluben arteko Txapelketako finalerdietan berriro egokitu zaie bi taldeei elkarren aurka aritzea. Oraingoan SuBerri taldea hobea izan da eta 30-23 irabazi du. Finalerdiak Arrasaten jokatu dira.

Euskal Herriko liga jubenil mailan 2. jardunaldia Hernanin



Gaur arratsaldean beste 7 partidu jokatu dira jubenil mailan EH Kluben arteko txapelketan. Gaur ere garailea Auñamendi taldea izan da eta dagoeneko 100 puntu baditu. Horrela segituz, datorren asteko jardunaldian txapeldunak geratzeko aukera dute.
Hernaniarrak ordea bi partidu irabazi eta Auñamendi taldearen aurka 3 tantuengatik galdu duenez, jardunaldi honetan 3. postua lortu du. 60 punturekin dago sailkapena orokorrean eta oraingoz bigarrenak dira.


19 enero 2019

2019. Txotx irekiera pilotaren esku

Etxekoak ditugu biak, sagardoa eta pelota»

URUMEAko KRONIKATIK JASOTA
Pelota mundua omendu zuten atzo, Hernaniko txotx irekieran, esku pelotako, palako eta erremonteko gonbidatuekin. Eta aurretik, modalitate bakoitzeko ordezkariak elkartu zituen Kronikak, Galarreta frontoian, pelotaz eta sagardoaz hitz egiteko: Garbiñe Tijero eta Amaia Irazustabarrena, Endika Barrenetxea, eta Rufino Rekalde.
KRONIKA pdf formatoan eskuratzeko sakatu HEMEN

Udaletxean bildu ziran omenaldia jaso zuten guztiak. Pala taldeak omendu nahi izan zituen mundialetan ibilitako pilotariak. Esku pilotak  aurreneko herriartekoa irabazi zuten jokalariak, pelotan erakusten ibilitakoak. Eta erremontean gaur egun suspertzeko lanetan daudenak izan ziran gonbidatuak.



Maider Huizi, Ariane Arrieta, Irati Ugalde, Ainhoa BerridI, Goiatz Mancisidor eta Amaia Araiztegi pilotariak F30, trinketean eta one wall ean aritu izan dira munduko txapelketetan.

Mundialetan aritutakoen berri ikusteko sakatu HEMEN 

Hernaniko emakume palisten histori pixka bat jakiteko HEMEN

AINHOA BERRIDI
1993 urtean Argentinan jokatu zuen trinketean

GOIATZ MANCISIDOR
-1997an, Arnedon 22 urte azpikoen Munduko trinkete txapelketa jokatu zuen, bertan hirugarren postua lortuz.
-Baionan Munduko Kopa irabazi zuen, 2000. urtean.
-2001ean, Afrikan 22 urte azpikoen trinkete txapelketan txapeldunorde gelditu zen.
-Eta azkenean, 2002. urtean Munduko trinkete txapelketako txapeldunorde izan zen, Iruñean.

IRATI UGALDE
2010 22urte azpiko selekzioarekin Argentina

AMAIA IRAZUSTABARRENA
22 urtez azpiko selekzioan hasi eta hortik aurrera 2013 Uruguay (4.), 2014 Mexiko (2.), 2015 Palentzia, 2016 Txile (3), 2018 Bartzelona (2.)

ARIANE ARRIETA
2017 Arjentina

MAIDER HUIZI
2015 Palentzia, 2016 Txile, 2017 Arjentina


13 enero 2019

EmP eskuz 1.mailakoak

Atzo hasi zan 1.mailako txapelketa Zaldibin.
2019ko urtarrilak 11
ZALDIBIA        1.jardunaldia
 ARRIETA-ARAIZTEGI1222URIEN-ESPINAR
Txapelketa  EMP - EZKER HORMA
Jokamoldea  ESKUZ BINAKA NAGUSIAK - 1. MAILA
Fasea  LEHENENGO FASEA
Multzoa  A
2019/01/11  URIEN-ESPINAR 22 12  ARRIETA-ARAIZTEGI
LARRARTE-Maddi MENDIZABAL

 Nora MENDIZABAL-Maider MENDIZABAL
2019/01/18  LARRARTE-Maddi MENDIZABAL

 ARRIETA-ARAIZTEGI
Nora MENDIZABAL-Maider MENDIZABAL

 URIEN-ESPINAR
2019/01/25  ARRIETA-ARAIZTEGI

 Nora MENDIZABAL-Maider MENDIZABAL
URIEN-ESPINAR

 LARRARTE-Maddi MENDIZABAL

12 enero 2019

EH Liga Jubenil mailan

Gaur Oguetako pilotalekuan eman zaio hasera Euskal Herriko Ligari kadete eta jubenil mailan.
Aurten txapelketak berrikuntzak dakarzki;  egun berean kopa moduko txapelketa jokatuko dute 3 jardunaldietan, hau da, finalaurdenak,finalerdiak eta finala jokatuko dira jardunaldi bakoitzean.
Jubenil mailako partaideak dira: ADURTZA A, ADURTZA B, AIAKO, AUÑAMENDI,HERNANI eta MENDILLORRI. Finalaurdena irabazten duten guztiek beste bi partidu gehiago jokatu beharko dituzte.
2019 ko URTARRILAK12
OGUETA(Gasteiz)
https://photos.google.com/photo/AF1QipNEVf-IDmyRDpAeoH3o8_vSuF5SvK56x1j8ZGbU
ADURTZA1920HERNANI
https://photos.google.com/photo/AF1QipP9ErypTglsuDGwILJO5IZTIBs55hGO42-YymiG
AUÑAMENDI206HERNANI
https://photos.google.com/photo/AF1QipPhoOVnHYwzy9prZ-CJZjcOALF8vnwToVQJo9oT
HERNANI2016AIAKO
SAILKAPENA
 1.AUÑAMENDI
 2.ADURTZA A
 3.HERNANI
 4.AIAKO
5.MENDILLORI
6.ADURTZA B

05 enero 2019

I.Bizkaia Larruzko paletako finala EITB-n

Hemen duzue partiduan jokatu ziren 5 joku ikusgai:

BIZKAIA-FINALA

Txapeldunak:Irazustabarrena-Huici      3
Bigarrenak: Araiztegi-Mendizabal         2

03 enero 2019

Eskolarteko topaketa Zumaian

Hernani, Aia, Zumaia, Aizarnazabal eta inguruko pilotariak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan elkartu dira. Goierri aldeko pilotariak berriz Atauneko pilotalekuan elkartu dira.
Pilotari bakoitzak gutxienez sei partidu jokatu ditu. Partidu bakoitza bost minutukoa.
Alebinetan finala jokatu dute AIA eta HERNANI. Aiak irabazi du finala. Infantiletan finala bi hernaniarrak aurrez aurre.
Argazki gehiago HEMEN
ALEBINAKINFANTILAK

HERNANIKO INFANTILAK

01 enero 2019

Euskara Ari du Hernanin

 

Hernaniko palistok euskaraz funtzionatzen dugu urte osoan zehar. Gure barne- eta kanpo-komunikazioa, ahozkoa nahiz idatzizkoa, euskara hutsean da. #Arigune naturala gara. Talde batek euskaraz funtziona dezake, guk hala egiten dugu. Hernaniko talde guztioi datorren #Euskaraldia-n parte hartu eta zuen #HizkuntzaOhiturak aldatzen hastera animatzen zaituztegu.

Gipuzkoako txapelketa 2.maila mutilak

2020ko Irailaren 18-an
PGMN 2.maila
HERNANI 1325ATXURBIDE

Aisia taldeko emakumeen topaketa Hondarribin

2023ko IrailAK 2an giro ederrean Hondarbiko Jostaldi pilotalekuan aisialdia taldeko bi dozena emakume bildu ziran.

Topaketaren helburua aisialdian dabiltzanak elkar ezagutzea, izerdi pixka bat bota eta ongi pasatzea izan zan. Helburua bikain lortu zela aitortu zuten bertaratutakoak.

Monitoreen lanetan hiru hernaniarrak aritu ziran: A.Kerejeta, G.Tijero eta E.Macicior.






2019 Urteari Ongi Etorri