septiembre 09, 2020

Amaia Irazustabarrena estatuko F30 eko txapelketan Palencian

 

Irailak 3tik 6ra ospatu da Palencian estatuko kluben arteko paleta txapelketa. Oraingoan F30 modalitatean. Amaia Irazustabarrenak parte hartu du berrituta izan den modalitate horretan, beste urteetan binaka jokatzen zen baina olinpikoa izateko asmotan, orain banaka jokatzen da. Hamasei taldeak hartu dute parte eta Amaia finalerdietara sailkatzea lortu bazuen, ezin izan zuen gainditu aurkaria. Covi19a dela eta entrenamendu eskasarekin joan zan Palenciara baina oso lan txukuna eginda itzuli zan. 

Irati Igoa naparrak ere parte hartu zuen bertan. 

Finalerdiko emaitza:

HERNANI 0 Irazustabarrena 14 6
NÁUTICO E 2 Aranaz 15 15