agosto 02, 2020

Zuru eta Mante txapeldunak Oiartzunen

Txapeldunek babesa handia izan dute gradetan pankarta bat lagun zutela.

Partidua oso gogorra eta aldi berean oso berdindua izan zan baina luzea eta lau pilotariek maila bikaina erakutsi zuten.
Markagailua:
Agirre Mendigain       23
Zurutuza Manterola 25

Nesketan Urdangarin hernaniarra Galdos oiartzuarrarekin jokatu zuen Aiako bi ahizpen aurka.
Markagailua:
Eizmendi II-Eizmendi I  18
Galdos-Urdangarin        25
Giro ederrean eta ikusle ugariren aurrean jokatu ziren GIRIZIA elkarteak urtero Oiartzungo Madalensoron antolatzen duen EHko pala txapelketa irekiaren finalak. Aurtego edizioa XXXVII. izan da.
Final orekatuak eta emozio handikoak izan ziren. Txapela soilik batzuk etxera eraman bazuten ere, parte hartu duten guztiak dira txapeldun, denon artean aurtengo pandemia nazkagarri honi aurre egitea lortu dugulako. Eskerrik asko guztioi eta datorren urterarte.