Tilosko frontoian bi partida ikusgarri izan ziren protagonista asteburu honetan. Emakumezkoen partidan, Eizmendi ahizpek(gorriz) garaipena lortu zuten Irazustabarrena-Galdos(urdinez) bikotearen aurka. Partida lehiatua izan zen, bi bikoteak indartsu aritu ziren, baina Eizmenditarrak izan ziren nagusi.
Mutiletan, emozioa azken tanturaino iritsi zen. Manterola-Altuna bikotea partida osoan aurretik joan arren, azken uneko tantuetan Jara-Lizeaga bikoteak buelta eman eta garaipena eskuratu zuten. Zale ugari hurbildu zen frontoira, eta eguzkiak lagunduta, animazioa ez zen falta izan giro bikainean.