Gaur jubenil mailako 7 partidu jokatu dira Abadiñoko Matiena pilotalekuan. Baita kadete mailako finala eta nagusi mailako finala ere.
Hernaniarrak partidu bat irabazi (Adurtza B) eta bi galduta, sailkapen orokorrean hirugarren postua lortu dute. Hasi errez hasi dira baina hoztu egin dira eta finalerdia Mendillorriren aurka galdu ondoren 3. eta 4. posturako Adurtza A ren aurka jokatutako partidua ere galdu egin dute.
Orrialdeak
▼
27 enero 2019
20 enero 2019
EH Kluben arteko finalerdian Hernanik ezin
Euskal Herriko liga jubenil mailan 2. jardunaldia Hernanin
Gaur arratsaldean beste 7 partidu jokatu dira jubenil mailan EH Kluben arteko txapelketan. Gaur ere garailea Auñamendi taldea izan da eta dagoeneko 100 puntu baditu. Horrela segituz, datorren asteko jardunaldian txapeldunak geratzeko aukera dute.
Hernaniarrak ordea bi partidu irabazi eta Auñamendi taldearen aurka 3 tantuengatik galdu duenez, jardunaldi honetan 3. postua lortu du. 60 punturekin dago sailkapena orokorrean eta oraingoz bigarrenak dira.
19 enero 2019
2019. Txotx irekiera pilotaren esku
Etxekoak ditugu biak, sagardoa eta pelota»
URUMEAko KRONIKATIK JASOTAPelota mundua omendu zuten atzo, Hernaniko txotx irekieran, esku pelotako, palako eta erremonteko gonbidatuekin. Eta aurretik, modalitate bakoitzeko ordezkariak elkartu zituen Kronikak, Galarreta frontoian, pelotaz eta sagardoaz hitz egiteko: Garbiñe Tijero eta Amaia Irazustabarrena, Endika Barrenetxea, eta Rufino Rekalde.
KRONIKA pdf formatoan eskuratzeko sakatu HEMEN
Udaletxean bildu ziran omenaldia jaso zuten guztiak. Pala taldeak omendu nahi izan zituen mundialetan ibilitako pilotariak. Esku pilotak aurreneko herriartekoa irabazi zuten jokalariak, pelotan erakusten ibilitakoak. Eta erremontean gaur egun suspertzeko lanetan daudenak izan ziran gonbidatuak.
Maider Huizi, Ariane Arrieta, Irati Ugalde, Ainhoa BerridI, Goiatz Mancisidor eta Amaia Araiztegi pilotariak F30, trinketean eta one wall ean aritu izan dira munduko txapelketetan.
Mundialetan aritutakoen berri ikusteko sakatu HEMEN
Hernaniko emakume palisten histori pixka bat jakiteko HEMEN
AINHOA BERRIDI
1993 urtean Argentinan jokatu zuen trinketean
GOIATZ MANCISIDOR
-1997an, Arnedon 22 urte azpikoen Munduko trinkete txapelketa jokatu zuen, bertan hirugarren postua lortuz.
-Baionan Munduko Kopa irabazi zuen, 2000. urtean.
-2001ean, Afrikan 22 urte azpikoen trinkete txapelketan txapeldunorde gelditu zen.
-Eta azkenean, 2002. urtean Munduko trinkete txapelketako txapeldunorde izan zen, Iruñean.
IRATI UGALDE
2010 22urte azpiko selekzioarekin Argentina
AMAIA IRAZUSTABARRENA
22 urtez azpiko selekzioan hasi eta hortik aurrera 2013 Uruguay (4.), 2014 Mexiko (2.), 2015 Palentzia, 2016 Txile (3), 2018 Bartzelona (2.)
ARIANE ARRIETA
2017 Arjentina
MAIDER HUIZI
2015 Palentzia, 2016 Txile, 2017 Arjentina
13 enero 2019
EmP eskuz 1.mailakoak
Atzo hasi zan 1.mailako txapelketa Zaldibin.
2019ko urtarrilak 11 ZALDIBIA 1.jardunaldia | |||
ARRIETA-ARAIZTEGI | 12 | 22 | URIEN-ESPINAR |
Txapelketa | EMP - EZKER HORMA | |||
Jokamoldea | ESKUZ BINAKA NAGUSIAK - 1. MAILA | |||
Fasea | LEHENENGO FASEA | |||
Multzoa | A | |||
2019/01/11 | URIEN-ESPINAR | 22 | 12 | ARRIETA-ARAIZTEGI |
LARRARTE-Maddi MENDIZABAL | Nora MENDIZABAL-Maider MENDIZABAL | |||
2019/01/18 | LARRARTE-Maddi MENDIZABAL | ARRIETA-ARAIZTEGI | ||
Nora MENDIZABAL-Maider MENDIZABAL | URIEN-ESPINAR | |||
2019/01/25 | ARRIETA-ARAIZTEGI | Nora MENDIZABAL-Maider MENDIZABAL | ||
URIEN-ESPINAR | LARRARTE-Maddi MENDIZABAL |
12 enero 2019
EH Liga Jubenil mailan
Gaur Oguetako pilotalekuan eman zaio hasera Euskal Herriko Ligari kadete eta jubenil mailan.
Aurten txapelketak berrikuntzak dakarzki; egun berean kopa moduko txapelketa jokatuko dute 3 jardunaldietan, hau da, finalaurdenak,finalerdiak eta finala jokatuko dira jardunaldi bakoitzean.
Jubenil mailako partaideak dira: ADURTZA A, ADURTZA B, AIAKO, AUÑAMENDI,HERNANI eta MENDILLORRI. Finalaurdena irabazten duten guztiek beste bi partidu gehiago jokatu beharko dituzte.
SAILKAPENA
1.AUÑAMENDI
2.ADURTZA A
3.HERNANI
4.AIAKO
5.MENDILLORI
6.ADURTZA B
Aurten txapelketak berrikuntzak dakarzki; egun berean kopa moduko txapelketa jokatuko dute 3 jardunaldietan, hau da, finalaurdenak,finalerdiak eta finala jokatuko dira jardunaldi bakoitzean.
Jubenil mailako partaideak dira: ADURTZA A, ADURTZA B, AIAKO, AUÑAMENDI,HERNANI eta MENDILLORRI. Finalaurdena irabazten duten guztiek beste bi partidu gehiago jokatu beharko dituzte.
2019 ko URTARRILAK12 OGUETA(Gasteiz) | |||
ADURTZA | 19 | 20 | HERNANI |
AUÑAMENDI | 20 | 6 | HERNANI |
HERNANI | 20 | 16 | AIAKO |
1.AUÑAMENDI
2.ADURTZA A
3.HERNANI
4.AIAKO
05 enero 2019
I.Bizkaia Larruzko paletako finala EITB-n
Hemen duzue partiduan jokatu ziren 5 joku ikusgai:
BIZKAIA-FINALA
BIZKAIA-FINALA
Txapeldunak:Irazustabarrena-Huici 3
Bigarrenak: Araiztegi-Mendizabal 2
03 enero 2019
Eskolarteko topaketa Zumaian
Hernani, Aia, Zumaia, Aizarnazabal eta inguruko pilotariak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan elkartu dira. Goierri aldeko pilotariak berriz Atauneko pilotalekuan elkartu dira.
Pilotari bakoitzak gutxienez sei partidu jokatu ditu. Partidu bakoitza bost minutukoa.
Alebinetan finala jokatu dute AIA eta HERNANI. Aiak irabazi du finala. Infantiletan finala bi hernaniarrak aurrez aurre.
Argazki gehiago HEMEN
Pilotari bakoitzak gutxienez sei partidu jokatu ditu. Partidu bakoitza bost minutukoa.
Alebinetan finala jokatu dute AIA eta HERNANI. Aiak irabazi du finala. Infantiletan finala bi hernaniarrak aurrez aurre.
Argazki gehiago HEMEN
ALEBINAK | INFANTILAK |
HERNANIKO INFANTILAK |
01 enero 2019
Euskara Ari du Hernanin
Hernaniko palistok euskaraz funtzionatzen dugu urte osoan zehar. Gure barne- eta kanpo-komunikazioa, ahozkoa nahiz idatzizkoa, euskara hutsean da. #Arigune naturala gara. Talde batek euskaraz funtziona dezake, guk hala egiten dugu. Hernaniko talde guztioi datorren #Euskaraldia-n parte hartu eta zuen #HizkuntzaOhiturak aldatzen hastera animatzen zaituztegu.
Aisia taldeko emakumeen topaketa Hondarribin
2023ko IrailAK 2an giro ederrean Hondarbiko Jostaldi pilotalekuan aisialdia taldeko bi dozena emakume bildu ziran.
Topaketaren helburua aisialdian dabiltzanak elkar ezagutzea, izerdi pixka bat bota eta ongi pasatzea izan zan. Helburua bikain lortu zela aitortu zuten bertaratutakoak.
Monitoreen lanetan hiru hernaniarrak aritu ziran: A.Kerejeta, G.Tijero eta E.Macicior.