noviembre 12, 2022

Gipuzkoako txapelketaren finalak nagusi mailan

 

Hernaniko finalistak

Finalista guztiak, Maiderren seme alabak eta partiduetako epailea

Hernaniko kiroldegiko pilotalekua giro bikaina Gipuzkoako finaletan; batez ere Ataunetik hurbildutako zaleek eten gabe aritu ziran eta hori esker esan daiteke Ataundarrek lortu zutela garaipena 2. mailan 90 minutuko partidu gogorrean. Hernaniko gazteak, txapelik gabe, baina txapeldunak bezela jokatu zuten, kate luzea dakarte hauek. Lehenengo mailan garaipen erreza lortu zuen Suberrik, teknikoki ongi bukatutako tantuei esker.

2022ko Azaroaren 11an. 

2.mailako FINALA
ATAUN3028HERNANI 1
1.MAILAKO FINALA
SUBERRI3017
HERNANI
GIPUZKOAKO TXAPELKETA JUBENILAK
HERNANI 11630BEHAR ZANA

Hernani taldeko batzuk


 Kronikatik jasotakoa: Palaz, ordea, zapore gazia izan zuten hernaniarrentzat, ostiralean etxean jokatutako bi finalek. Nagusien lehenengo mailan, ez zuten aukerarik izan Miren Goikoetxeak eta Maider Huizik, eta 16-30 galdu zuten Su Berriko Galdosen eta Mendizabalen kontra. Eta nagusien bigarren mailan ere, porrota jaso zuten Enara Macicior eta Ane Kerejeta gazteek, Ataungo Aldasororen eta Lopezen kontra (28-30), baina oso bestelakoa izan zen partidua. Ordu eta erdiko lehia bizia izan zuten, oso partidu gogorra, eta bikain aritu ziren hernaniarrak. Urduri ekin eta 0-6 galtzen hasi arren, eman zioten buelta, eta 23-20 aurretik ere izan ziren. Baina ataundarrek berdindu eta ihes egin zuten berriro (26-29), eta azkeneko saiakera egin arren, ezin izan zuten garaipena lortu hernaniarrek. Jende asko gerturatu zen jaialdia ikustera, eta sekulako giroa izan zen harmailetan.