Egungo egoera kaskarra dela eta, hainbat partida atzeratzen ari dira, besteak beste, gaur jokatutakoa. Partida luzea eta lehiatua izan da, bi taldeak goraberatsu hasi dira, akats batzuk tarteko, baina bukaera oso gogorra izan da. Hernaniko taldea aurreratu da 27 tanto izateraino, baina Suberriko bi pilotariak oso serio jokatuz hurbildu egin zaizkio. Azkeneko zatian luxuzko tantoak ikusi ahal izan dira. 29na berdindu dute eta azkeneko tantoa Hernaniko taldeak lortu du. Bi talde horiek txapelketa buruan daude. Garaipen honi esker, aurreneko postuan jartzea lortu du Hernaniko taldeak.
2020ko Urriaren 23an NAGUSIAK 1.maila | |||||||
HERNANI 1 | 30 | 29 | SUBERRI 1 | ||||
2020ko Urriaren 17an NAGUSIAK 1.maila | |||||||
HERNANI 2 | 15 | 30 | SUBERRI 5 | ||||
2020ko Urriaren 16an NAGUSIAK 2.maila | |||||||
HERNANI1 | 30 | 23 | ATAUN |