julio 19, 2019

Hernaniarrak garaile Zarautzeko Frontoi txikiko pala txapelketan

Uztailaren 9an ekin zioten Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketari, eta ostegun arratsaldean amaitu zuten hiru lehia ezberdinekin: esku pilota partida berezi bat, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta finala.
Jende andana bildu zen Frontoi Txikin emakumezkoen pilota eta paleta partiduez gozatzeko. Lehen partidan, esku pilotakoan, Zubizarreta eta Barroka bergararrak nagusitu ziren Agirre eta Zubizarretaren aurka, 18 eta 13, eta jarraian, zarauztarrek ezin izan zuten Paleta Txapelketako hirugarren postua eskuratu; Paredes eta Echavek 22 eta 30 galdu zuten Iraola eta Manterolaren kontra. Ondoren, finalean, Alaitz Tejedorrek jokatu behar izan zuen Idoia bere amaren partez, Maitane Sarobe bikotearekin. Aldaketa ongi etorri zitzaien antza, erraz irabazi zuten-eta: 30 eta 14, Arzallus eta Aizpururen aurka.

UROLA KOSTA.HITZA tik jasotako berria.

ERLO telebistan finaleko bideoa
Partiduen bideoak: Uztailak 9 eta 11 eta Semifinalak(16) ta Finala(18)


                                  Aspaldikoak