enero 20, 2019

Euskal Herriko liga jubenil mailan 2. jardunaldia Hernanin



Gaur arratsaldean beste 7 partidu jokatu dira jubenil mailan EH Kluben arteko txapelketan. Gaur ere garailea Auñamendi taldea izan da eta dagoeneko 100 puntu baditu. Horrela segituz, datorren asteko jardunaldian txapeldunak geratzeko aukera dute.
Hernaniarrak ordea bi partidu irabazi eta Auñamendi taldearen aurka 3 tantuengatik galdu duenez, jardunaldi honetan 3. postua lortu du. 60 punturekin dago sailkapena orokorrean eta oraingoz bigarrenak dira.