noviembre 17, 2018

Baietz palistak. Euskara ari du

Hernaniko palistak ere bat eginda, ekimen horrekin, gure erronkak hartuta.

2018 honetan, otsailaren 3tik abenduaren 31ra arte, urte osoz, Euskara Ari du, Baietz Hernanik! erronka handi bati heldu dio. Euskaraz dakitenak nahiz euskaraz ulertu bai baina hitz egiten ez dutenak parte hartzen ari gara. Helburua? Hernanin hizkuntza-ohiturak aldatzea, eta denon artean euskararen erabileran beste urrats bat ematea. Keinu txiki horren bidez, aldaketa handia lor dezakegu Hernanin.
Euskara ari du Hernanin. Hartu zure erronka. Hilabete duzu oraindik hizkuntza ohituraren bat aldatzen hasteko.