octubre 22, 2018

Hernaniarrak 1.mailako Gipuzkoako txapeldunak

Aurten aurrelaria faltan ( Amaia mundialetan baitzegoen), Hernaniko 1.mailako taldea bi atzelariekin aritu da Gipuzkoako txapelketan eta Su-berriko taldeari irabaziaz, 30-19ko emaitzarekin amaitu zan atzo Anoetan jokatutako finalean.
Bigarren mailan izugarrizko leia egon zan, Aia 30-29 Intxurre. Animorik etzen falta izan bi taldeentzako. Txalotzeko partidua jokatu zuten bi bikoteek.