mayo 11, 2018

Gipuzkoako Herriartekoa paletaz lehenengo aldiz

Gaur ostirala lehen aldiz  abiatuko da Herriarteko Paleta txapelketa. Arratsaldeko 20:30 etan DEBA taldearen aurka arituko dira honako pilotari hauek:

Aritz Murgiondok buruz burukoa jokatuko du, Iñaki Kerejeta zazpi koadro barruan ariko da eta binaka Eneko Lujanbiok eta Aiheko Zubimendik osatzen dute bikotea.

Datorren astean itzulerakoak jokatuko dira Deban.