abril 23, 2018

Mutrikuko I. neska palisten txapelketa azkarra


Atzo, apirilak 22an Mutrikun egun osoko neska palisten jardunaldia ospatu zan.
13 bikoteen ( zozketa eginda sorturiko bikoteak) partaidetzarekin, 10 minutuko pàrtidutxoak jokatu ziran goizean. Bazkalostean ordea, errepeska jokatu ondoren sailkatutako 8 bikoteen artean kopa moduko txapelketa jokatu ziren 12 tantura eta finala 15 tantura. Garaileak Azkoitiko Amaia eta Mutrikuko Eba izan ziran; bigarrenak Jaione Mutrikukoa eta Esti Berriatuakoa. Finala zirarragarria izan zan. Sekulako giroa sortu zan.
Sari banaketara hurbildu ziran Leire Etxaniz ( Mutrikuko aiialdia taldeko irakaslea eta eskuzko Master Cup eko txapelduna) eta Ainhoa Urien ( eskuzko Master Cup eko 2. mailako txapelduna).
Hainbat herrietako jokalariak hartu zuten parte:  Mutriku, Deba, Elgoibar, Lehioa, Berriotxoa, Zizurkil, Hernani, Azkoitia...

Argazki gehiago HEMEN