noviembre 25, 2017

Euskal Selekzioko neskak ONE Walleko munduko txapeldunak



EUSKAL SELEKZIOKO NESKAK MUNDUKO TXAPELDUN

Patri Espinar eta Amaia Araiztegi ONE WALL-eko urrezko neskak bihurtu ziren atzo Mexiko finalean menderatuta; aurrez, bakarka, usansoloarra txapeldun baita ere
Euskal Selekzioak erarik bikainenean bukatu du Colombian jokatzen ari den (gaur azken finalak) CIJB erakundearen Munduko Txapelketa.
ONE WALL-ean munduko bi tituluen jabe dira euskal selekzioko neskak. Pilotaririk nabarmenena Patri Espinar izan da eta ondorioz Banaka zein Binaka Munduko izarrik distiratsuena da bera. Binaka, txapelketa bikaina burutu duen Amaia Araiztegi-rekin lortu du titulua. BIKAINA benetan beraien lana.
Atzo egun erabakiorra eta gogorra zen beraientzat, baina erarik onenean bukatu zen. Eguerdian finalerdiak eta irabaziz gero finalak iluntzean. Patri Espinar-ek kirolari bikaina dela nabarmen utzi du agerian Kolonbian. Lehiakorra, fisikoki ikaragarria eta psikologikoki ere itzela. Dena behar izan du berarentzat ONE WALL maratoia izan den horretan. Eguerdian Amaia-rekin batera Holanda kanporatu binakakoan eta ostean banaka Valentzia. Fisikoko leher eginda final bieri ekin beharra zeukan ordu ta erdiren buruan. Finala, banakakoa, ikaragarria izan zen. Holandako Harmke garaitu zuen 11-8, 11-10. Zoramena.
Baina ez zegoen oraindik atsedenik Patri-rentzat Mexiko-ko bikoa baitzeukaten zai berak eta Amaiak. Binaka ere final bikaina jokatu zuten. Lehen jokua 11-10 galdu eta ez zuten bururik makurtu. Bigarrena, 3-11 atera zuten aurrera. Desenpate erabakiorra ere 4-7 irabazi eta pozez gainezka euskal espedizio guztia¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡ZORIONAK¡
Bi tituluak euskal selekzio osoak eginiko lanarentzako ordaina direla esan liteke. Mutilek ez dute garaipen garrantzitsurik lortu baina itxura oso ona emanda itzuliko dira haieka ere etxera hurrengorako aukeretan hausnartuz. Pena, mutilen One Wall-a non aukerak izanagatik ez dituzten probeztu. Dena den, ZORIONAK denei.