21 junio 2025

Neska Infantilen Topaketa Tilosetako Frontoian

Giro Beroa, Pilotari Giroa

Atzo arratsaldean, Tilosetako frontoian izugarrizko beroa izan arren, neska infantilen topaketaren barruan txapelketa azkarra jokatu zan. Lehenik eta behin, binaka aritu ziran pilotariak, eta ondoren, banaka lehiatu ziran.

Zoritxarrez, beroaldiaren ondorioz Oiartzuneko bi bikotek ezin izan dute parte hartu, baina hala ere, Intxurre taldeko hiru pilotari —Bidane, June eta Maialen— bertaratu ziran, eta Hernaniko pilotari batekin- Enara- batera bikoteak aldatuaz jokatu zuten.

Giroa beroa izan arren, parte-hartzaileek gogotsu jokatu dute eta frontoian giro polita sortu da.

Kanpoan Ikasten Ari Direnak 

Kanpoan ikasten ari diren eta palaz aritu ziren hainbat neska ere hurbildu zitzaizkigun frontoira. Pozgarria izan zan pilotak eta palak elkartzen dituztela ikustea , eta giro ederrean egon zirela, nahiz eta batzuk aurten lehiaketetan parte hartu ez izan.

Giroa beroa izan genuen baina giro beroagoa sortu zuten hurbildutakoek, eta eskerrik asko animatzaile eta laguntzaileei!