Ereñotzuko pelotalekua edo pelota plaza inauguratuko dute. Azpiegitura horrekin, auzokideen aspaldiko aldarrikapenari erantzuna emango zaiola azaldu dute Auzo Udaleko ordezkariek. Eta horrek guztiak ereñotzuarrengan ilusio haundia piztu duela eta, auzokideei leku garrantzitsua eman nahi izan diete estreinako ospakizun honetan. Hala, txalapartaren doinuen ondoren, Iñaki Zelaia eta Unai Agirre bertsolariek emango diote sarrera. Agurra berriz, Ozenki abesbatzaren abestiarekin dantzatuko da. Eta bukatzeko, bi pelota partidu jokatuko dira, tartean auzoko pelotariak direla.
Palaz eta eskuz
Pelota partiduak palaz eta eskuz izango dira, 11:30etatik aurrera. Aurretik, atariko sa-kea eskolako haurrek egingo dute Asier eta Aimar Olaizola pelotariekin. Palaz neurtuko dira: Pagola-Huizi/Irazustabarrena-Senper; eta eskuz: Erroizenea-Lizeaga/Urkizu-Aizpitarte.
