Uztailak 25ean jokatu ziren larruzko paletako 5 final.
Etorkizunekoen mailako partida estu joan zen. 30-25eko emaitzaz Telmo Martin zumaiarrake ta Aner Rekondo hernaniarrak jantzi zuten txapela. Telmo Carballo zumaiarrak eta Aritz Maiora olaberriarrak gogor saiatu arren, ezin izan zien Aner atzelariaren joari eutsi.Emakumezkoetan partida ez zen nahi bezain orekatua izan. Beste konpromezu batzuk tarteko ezin izan zen finalean azaldu Miren Larrarte bidaniarra eta zuzendaritzak Uxue Olano altzotarraren aldeko apostua egin zuen, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Nagore Murua altzotarrarren aurka egiteko. Nola nahi ere, azken hauen aldekoa izan zen amaierako emaitza. 35-19.