Orrialdeak

30 junio 2013

Su-Berri Txapelketaren finalak



EVARISTTI-HOUSSET 1. MAILAN ETA IRAZUSTABARRENA-CONTIN PROMOZIO MAILAN TXAPELDUN

Gaur, igandea, Su-Berri txapelketako finalak jokatu dira Irurako Ametsa trinketean. Bi finaletan lehenengo jokoa oso borrokatua izan da, 15 eta 14ko emaitza egon delarik, baina bigarren jokoan txapela lortu duten bikoteek hasieran aurreratzea lortu dute eta amaiera arte lortu dute beraien tartea mantentzea. Promozio mailako finala Huizi-Andueza eta Irazustabarrena-Contin bikoteen artekoa izan da. Anduezak ezin izan du finalerdiko joko maila garatu, kantxan ez baita batere eroso sentitu eta ondorioz akats ugari egin ditu. Huizi berriz, finaleko pilotarien artean esperientzia gutxien duena da eta aurrean jokaldiak egiten saiatu den arren ez du nahi zuen etekin guztia atera. Continek berriz, nahiko maila ona eman du partida osoan, Andueza behin baino gehiagotan mendean hartu du eta sorturiko aukerak oso ondo aprobetxatu ditu Irazustabarrenak.
1. mailan berriz, Maritxu Housset berriz ere argi erakutsi du gaitasun handiko pilotaria dela eta arrazoi guztiz dela munduko emakume pilotaririk onena. Behin eta berriz erakutsi du ze defentsa ikaragarri duen, pilota oso zailak frontisera itzultzea lortu baitu. Saezek nahiko lan izan du Housseti aurre egiten eta Etchelecu aukera izan duenetan saiatu den arren, ez da zehaztasun handiz ibili. Evaristtik berriz (berau izan da Su-Berriko pilotari bakarra finalean), bere teknika agerian utzi du. Normalean atzelaria den arren, txapelketa hau aurrelari moduan jokatu du eta batzuetan lekuz kanpo ibili den arren, tanto politak lortu ditu. Aipagarria izan da bigarren jokoan 12 eta 4 Evaristti-Housset irabazten ari zirela, Evaristti Saezek eskuinean moztutako pilota baten bila joan dela bere burua lurrera boteaz eta buruarekin hormaren kontra jo ondoren, babeserako betaurrekoek bekaina ireki diotela. Partida une batean geldirik egon den arren, Evaristtik jarraitzeko moduan aurkitu du bere burua (nahiz eta partida ondoren 6 puntu eman dizkioten) eta partida irabaztea lortu dute.

Bertaratutakoen artean giro ona egon da eta honenbestez, Su-Berri elkarteko zuzendaritza oso kontentu agertu da antolaturiko txapelketarekin, baita lehiatu diren pilotariak ere. Beraz, lehenengo edizio hau oso positibotzat jo da eta berriz errepikatuko da.
Azkenik aipatu, zozketaturiko Lur Laneko zestoaren zenbaki irabazlea 886 izan dela eta Tolosako Ana Mari Oterminek eskuratu duela.

Su-berri trinketako txapelketa amaitu da.

Gaur jokatu dira bi finalak.

Gaur amaitu da Anoetako SU-BERRI elkarteak antolatutako Trinketeko txapelketa azkarra. Ekainak 22an hasi, ekainaren 29an finalerdiak jokatu eta gaur igandea ekainak 30ean jokatu dira finalak.
Promozio mailan:
Txapeldunak:

Amaia Irazustabarrena-Contin (Eskarotz-Nafarroa)  

Azpitxapeldunak:

Maide Huici- Andueza (Etxauri-Nafarroa)
1 mailan:

Txapeldunak:

Evaristti (Suberri taldeko Argentinarra)- Maritxu Housset(Arbona-Lapurdi)  

Azpitxapeldunak:

Etchalecu(donibane Lohitzune-Lapurdi)
Saez(Gasteiz-Araba)
EMAITZAK:
EKAINAK 30, Igandea
FINALAK, 11:30ean
PROMOZIO MAILAKO FINALA
HUIZI-ANDUEZA 14 9
IRAZUSTABARRENA-CONTIN 15 15
1.MAILAKO FINALA
EVARISTTI-HOUSSET 15 15
ETCHELECU-SAEZ 14 11

27 junio 2013

Larunbatean Suberri Txapelketako finalerdiak Trinketean

Larunbat arratsaldean, 15:30etatik aurrera 1. mailako zein promozio mailako finalerdiak izango ditugu ikusgai. Partida hauen emaitzetatik igandeko finalak erabakita geratuko dira.
Lehenengo finalerdia 1. mailako bat izango da. Bertan Su-Berritik geratzen den ordezkari bakarrak parte hartuko du. Naty Evaristti, iparraldeko Maritxu Houssetekin batera aritu da. Maritxu gaur egun munduan dagoen pilotaririk onenetakoa da. Oso joko maila ona dauka, oso segurua da eta bera jokoan ikustea ikusgarria da. Gainera, iaz Iruñan jokaturiko munduko kopako txapelduna da. Hauen aurka Sylvie Halsouet eta Claire Bordagaray iparraldeko jokalariak izango dituzte. Sylvie, aurrelari azkarra da eta teknika handikoa. Eskumutur fina du eta jokaldi ederrak egiteko gai da. Atzean berriz Claire izango du. Pilotari hau oso indartsua eta bere erresebesa oso elegantea da.
Dudarik gabe, lehia handiko partida izango da eta ziur espektakulu polita erakutsiko dute.
Ondoren, promozio mailako bi finalerdiak jokatuko dira. Lehenengoan, Maider Huizi hernaniarrak eta Bea Andueza nafarrak lan handiak izango dituzte iparraldeko bikote gaztea menderatzeko. Iparraldeko Joana Urruty eta Mirentxu Irigaray, aurtengo urriaren 13tik 19ra Uruguayen jokatuko den 22 urtez azpiko trinketeko munduko txapelketan Frantziako selekzioa osatzeko aurre-selekzionatuta daude. Pilotari hauek gazteak dira baina trinketean oso txukun jokatzen dute eta pasa den larunbatean oso itxura ona eman zuten. Beraz, partida gogorra aurreikusten da. Maider Huizi hernaniarra oso pilotari gaztea da eta trinketean jokatzen pare bat urte besterik ez daramatza. Ezkerra da eta teknikoki oso polita. Atzean berriz Bea Andueza izango du. Pilotari honek urte askotan tenisean jokatu zuen eta beraz ondo moldatzen da trinketean. Jarraian, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Rebeka Contin nafarra, Yanira Aristorena nafarra eta Ariane Arrieta hernaniarraren aurka arituko dira. Lau pilotari hauetako hiru ere 22 urtez azpiko munduko txapelketarako aurre-selekzionatuak daude. Bi aurrelariak azkarrak dira eta kolpe azkarrak egiten dituzte. Atzelariek berriz, gazteak diren arren, joko maila polita daukate eta nor baino nor ibiliko dira. Teknikoki oso onak ez diren arren, trinketera oso ondo moldatu dira eta beraien estilo propioa duten arren, defentsan zein erasoan oso ondo moldatzen dira. Beraz, partida hau ere oso parekatua egongo da eta akats gutxien egiten dituen bikoteak lortuko du finalerako txartela.
Azkenik, 1. mailako bigarren finalerdia jokatuko da. Bertan, Amaia Etchelecu egungo munduko txapeldunak eta Maria Saez txapelketan ezustekoa eman duen gasteiztarrak, aurrean Stephanie Leiza (munduko txapelduna baita ere) eta Aurore Caset iparraldeko pilotariak izango dituzte. Amaia eta Mariak bigarren partidan lortu zuten finalerdietarako sailkapena eta Stephanie eta Aurorek lehenengo partidan. Aurrean trinketea ondo dominatzen duten bi pilotari beterano izango ditugu eta atzean berriz Aurore pilotari esplosiboa eta oso segurua den Maria. Norgehiagoka hau ere oso orekatua izatea aurreikusten da.
Argi dago orduan lau partida oso interesgarri egongo direla larunbat arratsaldean.
Finalak berriz, igandean (ekainak 30) izango dira, goizeko 11:30ean hasita. Bi finalen artean, Lur-Lan baserriko produktuez osaturiko saski ederra zozketatuko da.
Goi mailako partida ikusgarriak aurreikusten dira eta bertaratzeko asmoa dutenek Euskal Herriko neska pilotari onenen jokoaz gozatzeko aukera izango dute.

FINALERDIAK, 15:30ean


15:30 1. mailako F partida
EVARISTTI-HOUSSET 15 11 10
HALSOUET-BORDAGARAY 11 15 4
16:30 2. mailako F partida
HUIZI-ANDUEZA 15 15
URRUTY-IRIGARAY 9 10
17:30 2. mailako G partida
IRAZUSTABARRENA-CONTIN 15 15
ARISTORENA-ARRIETA 11 9
18:30 1. mailako G partida
LEIZA-CASET 14 14
ETCHELECU-SAEZ 15 15

 

25 junio 2013

Suberri Trinkete Txapelketako emaitzak

LEHENENGO KANPORAKETEN ONDOREN FINALERDIAK ERABAKITA

Goizeko 11:30etan hasi eta arratsaldeko 6rak arte etenik gabe guztira hamar partidu jokatu ziran.

Larunbatean Irurako Ametsak jokaturiko lehenengo kanporaketa partidak oso orekatuak izan ziren. Promozio mailan, etorkizuneko gazteek erakutsitako joko maila ona izan zen. Partida guztiak oso orekatuak izan ziren eta ia partida guztiak hirugarren jokoan erabaki ziren. Gogoratu, partidak 2 joko irabaztera izan direla; hau da lehenengo bi jokoak 10 puntura izan dira eta bikote bakoitzak joko bana irabaziz gero, berdinketa apurtzeko 6 puntutako hirugarren jokoa irabazi behar dela. Partidak emozioz beteak egon ziren eta bertaratutako ikusleek ere arreta handiz jarraitu zituzten lehia guztiak. Finalerdietarako ondorengo bikoteak sailkatu ziren:
  • Irazustabarrena (hernaniarra) eta Contin (Ezkarotzeko nafarra)
  • Huizi (hernaniarra) eta Andueza (Etxauriko nafarra)
  • Aristorena (Etxarriko nafarra) eta Arrieta (hernaniarra)
  • Urruty (Itsasuko baxenafarra) eta Irigaray (Baigorriko baxenafarra)

1. mailan berriz, promozioko mailan gertatu bezala, partida orekatuak izan ziren eta ia denak gainera hirugarren jokoan erabakiak. Maila hauetan joko erritmo biziagoaz gain Euskal Herriko pilotaririk onenetakoak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Egungo munduko txapeldunek ez zuten hutsik egin eta finalerdietarako txartela lortu zuten, bakoitzak bere bikotearekin. Aipagarria izan zen Maria Saez gasteiztarraren aktuazioa, izan ere, lehenengo aldia baitzen maila honetan aritzen zena eta lehenengo kanporaketa partida galdu egin bazuten ere, bigarren aukera ez zuten alperrik galdu. Erritmora jartzea lortu bezain laister oso seguru agertu zen atzean eta joko sendoagoa egiteko aukera izan zuen, horrek Etchelecu bere aurrelariari jokoan gehiago sartzeko aukera eman zion eta honek erritmo bizia jarriz arratsaldeko azken partida irabazi eta finalerdietara pasatzea lortu zuten. Su-Berriko Naty Evaristti eta Maritxu Housseti ere, iazko munduko kopako txapelduna, berdina gertatu zitzaien. Lehenengo aldiz jokatzen zuten batera eta lehenengo jokoan elkar ulertze arazo batzuk izan zituzten arren, ondorengo bi jokoak irabaziz zuzenean finalerdietarako txartela lortu zuten. Iparraldeko beste bi bikoteek ere ez zuten hutsik egin eta euren partidak irabaziz aurrera egin zuten. Honenbestez, Maitane Aburuza eta Nagore Arozena, Su-Berriko pilotariak, euren bikoteekin batera txapelketatik at geratu ziren. Beraz, hauek dira finalerdietarako sailkapena lortu duten bikoteak:
  • Evaristti (Su-Berriko argentinarra) eta Housset (Arbonako lapurtarra)
  • Etchelecu (Donibane Loitzuneko lapurtarra) eta Maria Saez (Gasteizko arabarra)
  • Leiza (Halsou-ko lapurtarra) eta Caset (Baigorriko baxenafarra)
  • Halsouet (Urruñako lapurtarra) eta Borgaray (Osses-eko baxenafarra)

Kiroldegiko V. txapelketako finalak

Larunbatean jokatu ziran finalak kiroldegian antolatzen den pala txapelketaren finalak.

Hirugarren - laugarren posturako Idoia - Iratxe Tejedorrek irabazi diete Mª Jose Mendiola - Arantxa Gorostegiri 25 eta 9.

Finala emaitza berberarekin amaitu da Susi Elosegi - Marta Murua irabazle , Edurne Osa - Amaia Alkorta azpitxapeldun

25 eta 9

22 junio 2013

Trinketeko finalak. EmP Txapelketa

2013ko EKAINAK 21, GASKA(Donostia) 19:00
1.MAILA

AROZENA-GARMENDIA3026ABURUZA-ARRIETA
2.MAILA

ETXEGIA-SENPER3016TIJERO-ARRIOLA
KRONIKA: Rosi Cuevas.
Las parejas clasificadas como primeras en la liga en ambas divisiones han sido las que hoy se han proclamado campeonas de la sexta edición del EMAKUMEA PILOTARI en Trinkete: el color rojo ha sido el protagonista de las Finales que se han jugado en el Gaska, dando por terminada la temporada oficial de la pelota femenina. La final de 1ª división ha sido un bonito y entretenido partido: en 30 minutos de juego las cuatro pelotaris han jugado a gran nivel moviéndose el marcador sin excesivas distancias. Del 4/0 inicial se suceden los empates a 7 y 9 y es a partir de aquí que las coloradas NAGORE AROZENA-AINHOA GARMENDIA toman las riendas y logran colocarse en cabeza seguidas muy de cerca por sus adversarias MAITANE ABURUZA-ARIANE ARRIETA. El marcador se movía 11/10-16/13-20/16-23/18-25/23-27/26 y de tacada suman los tres tantos que faltaban para la victoria, el último un buen pelotazo a la zaga de Arozena, consiguiendo el definitivo 30/26. En los cuadros alegres el dominio y técnica de la delantera colorada, que suma esta txapela a la de 2009, se hacía sentir y en la zaga destacar la franca progresión de la joven hernaniarra Arrieta a quien cada día se la ve más asentada y con más juego. El partido que abría el festival correspondía a la 2ª división y el triunfo ha caído del lado de MIRARI ETXEGIA-MAIDER SENPER quienes lograban doblegar a sus adversarias GARBIÑE TIJERO-ESTI ARRIOLA por 30/16, logrando de esta manera la delantera colorada sumar su tercera txapela en esta competición revalidando el título del año pasado. Ha sido un enfrentamiento corto (22 minutos), rápido e intenso: de los empates iniciales a 1-2 y 6, le ha sucedido un punto de inflexión en el que las coloradas logran distanciarse 15/6 gracias al buen provecho del saque de Etxegia, dominando y logrando mantener la ventaja 15/9-20/12-23/12-24/15-25/16-26/16 y el 30/16 que señalaba el final del duelo. Es reseñable el progreso de la también jovencísima hernaniarra Senper, (destacable el precioso 2 paredes del tanto 20/11 a favor), quien hoy ha sido el orgullo de su madre, Garbiñe Tijero, rival en esta ocasión, pero contenta de ver que la saga continúa. La entrega de los trofeos y txapelas ha cerrado la fiesta de estas Finales.

19 junio 2013

EmPko emaitzak

2013ko ekainak 14, DONOSTIA,20:00
2.MAILA

ETXEGIA-SENPER3024TIJERO-ARRIOLA
1.MAILA:FINALERDIA


HUIZI-EVARISTTI2930ABURUZA-ARRIETA
Aburuza-Garmendia bikoteak gutxigatik lortu du finalerako txartela.Haseran urdinak 1/9 , eta 20/24 ko tanteora iritsi ondoren berdinketa etorri da 24/24. Evaristti atzelari dena eman du eta 28/25 eta 29/26ko tanteoa lortzea lortu dute. Urdinen erreakzio etorri da eta 29/29ko berdinketa lortu dute. Arrietaren bi paretaren ondorioz etorri da urdinen garaipena eta finalean sartzeko txartela. Lanak izango dituzte finala irabazteko Arozena-Garmendia bikotearen aurka 21 ean geratu baitziran. Baina azkeneko partiduak ikusita batek daki.

2.mailan ez zegoen ezer ez jokuan bi bikoteak sailaktuta baitzeuden finalerako. Baina partidan zehar hainbat berdinketak egon dira 13,18 eta 21. Hortik aurrera gorriek agindu dute. Aurrelari beteranak ongi egin dute bere lana eta atzelari gazteak ongi erantzun dute. Presiorik gabe jokatu dute bata bestearen ahuleziak aztertzen datorren ostiralean jokatuko den finalerari begira.




17 junio 2013

Tilos 7 pasako finalak

Merezitako lau txapeldun, Tilos 7 Pasa arrakastatsuan
Nesketan txapeldun, Andrea eta Ixone; mutiletan, Kerejeta-Gurrutxaga

Ikustekoa zen Tilosetako frontoiak ze itxura zeukan, larunbatean, Tilos7Pasa txapelketako finaletan. Fron­toiko buelta guztia ikuslez beteta zela jokatu ziren finalak, eta txapeldunak, nesketan Andrea eta Ixone eta mutiletan Kerejeta eta Gu­rru­txaga. Andreak eta Ixo­nek 22-13 irabazi zieten Iratxe eta Idoia Tejedorri. Ixonek agindu zuen, eta bere ezker eta eskubi kolpeak aldea markatu zuen.

Mutilen finalean ezusteko tristea izan zen. Lazkanok min hartu zuen, 8-4 galtzen ari zirela, eta ordura arte ikusgarria zijoan finala, hortik aurrera kolorerik gabekoa izan zen. Kerejetak eta Gurru­txagak 22-4 irabazi zuten. Nes­ketan, hirugarren postuan Ane eta Maddi geratu dira, eta laugarrenean Aran­tza eta Mari Jose. Mutiletan, hirugarren Dani eta Ahmed, eta laugarren Elejalde eta Luismi.

Antolatzaileak gustora dira parte hartzearekin eta izandako giroarekin. Esker bereziak eman dizkiete: Ibai-Mendi, Ansareo, Joxe Mari, Zintzarri, Kitto eta Udalari. 

15 junio 2013

Umeen pala txapelketako finalak Tilosetan

Eguraldiak lagun, gaur jokatu dira CD HERNANIKO pala sailak antolatzen duen  SAN JUAN saria txapelketako finalak. Maiatzan hasi zan banakako txapelketa hau. Sailkapena honako hau izan da:
Benjaminetan txapelduna Ane Kerejeta izan da Intza Gorrotxategi bigarrena. Kimu hauek oso maila polita erakutsi dute.
Alebinetan garailea Lierni Tolosa, bigarrena berriz Amaia Garcia.
Infantiletan txapelduna Alaitz Tejedor, txapeldunordea Eider Tolosa.

Tilosetara hurbildu denak ikuskizun politarekin aurkitu da.

12 junio 2013

Ereñotzuko festen hasiera Ugaldetxon

Urtero bezela festen hasiera pilota partiduekin izaten da.
Gaurkoan hiru jokatu dira Ugaldetxoko pilotalekuan. Sekulako beroari aurre egin behar izan diote pilotariak

Igandean Sorabilan



Sorabilako pilotaleku bitxian (frontisa elizaren pareta baita, erdian zutabe ta guzti) bertako finalak jokatzeaz gain, emakume federatuen arteko partidu bat jokatuko dute; alde batetik GOIKOETXEA-SENPER eta bestetik ABURUZA(Zizurkil)-GARMENDIA(Alegi).
Finalak 10 etan hasiko dira baina federatuen partidua 12:30ak aldera espero da.

10 junio 2013

San Juanetako umeen pala txapelketa


CD HERNANIKO Pala sailak antolatzen du urtero umeen San Joan jaietako txapelketa.
Pala ikastaroko umeek jokatzen dute txapelketa hori.
Finalerdiak jokatu dira gaur.
Larunbatean jokatuko dituzte finalak. Goizeko 11etan Tilos etako pilotalekuan.
Benjamin maila:
Ane Kerejeta // Intza Gorrrotxategi
Alebin mailan:
Lierni Tolosa // Amaia Gracia
Infantil mailan:
Alaitz Tejedor // Eider Tolosa
Partaideetako batzuk:
 BENJAMINAK

Tilos 7 pasako finalerdiak

Tilos 7 pasako finalerdiak jokatu dira gaur Tilosetako pilotalekuan.
2013ko Ekainak 10, HERNANI,19:00
IRATXE,IDOIA  TEJEDOR2212ANE,MADDI MUJIKA
MARIJO MENDIOLA-ARANTXA GOROSTEGI0822ANDREA CABRERA-IXONE IRIGOIEN

09 junio 2013

Partaidetzako emakume hernaniarrak Txapeldunak VII. EmP egunean


Pasa den larunbatean ospatu zen Iruran, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko VII. Emakumea Pilotari eguna. Aurtengo edizioa ere aurrekoak bezala arrakastatsua izan da, hainbat berrikuntza egon zirelarik. Guztira gainera ia 80 pertsona bildu ziren.
Ekintza nagusia, Emakumezkoen Gipuzkoako VI. Txapelketa Herrikoia izan zen. Bertan Gipuzkoako 9 herrietako errepresentazioa egon zen: Azkoitia, Deba, Donostia, Hernani, Oiartzun, Soraluze, Tolosa, Usurbil eta Zizurkil. Goizeko 10:00etan hasita ligaxkako partidak jokatu ziren bi zelaitan banaturik. 9 taldeak bi multzotan banaturik, ligaxkako partidak jokatu zituzten, multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalerdietarako txartela lortu zutelarik. Partidak denbora batera jokatu ziren, hau da 8 minututan tanto gehien egiten zituen bikoteak irabazten zuen partida. Honela A multzotik Hernani eta Deba sailkatu ziren urrenez urren eta B multzotik Soraluze eta Oiartzun. Finalerdietan Hernanik ozta-ozta irabazi zion Oiartzuni tanto batengatik. Soraluzek berriz aise hartu zuen mendean Deba.
Finalaren aurretik, Gipuzkoakoa Euskal Pilota Federazioak omenalditxo bat eskaini nahi izan zien XX. mendean profesional izandako emakume raketistei. Hara eta hona kontaktuak bilatzen ibili ondoren, azkenean Gloria Agirre "Aizarnako Txikita" raketista presente izan zen. Berarekin batera Maria Antonia Uzkudun "Anoetako Txikita"-ren hilobak, Maite eta Juan Manuel (duela urte batzuk hil zen Maria Antonia), Anoetako Julita, Mari eta Milagros Beraza ahizpen hiloba Miren (hauetako bi egun bizi dira baina Mexikon) eta Oiartzungo Coro Iragorri zenaren Jon Juanes semea egon ziren omenalditxoan. Eladia Altuna "Irura"-ren senitartekorik egotea ez zen lortu Madriden bizi direlako. Hauetaz gain beste hainbat raketistekin kontaktua egitea lortu zen arren, arrazoi ezberdinengatik ezin izan zuten Irurako pilotalekura gerturatzerik izan. Emakumea Pilotari proiektuko koordinatzailea den Maider Mendizabalek, bertaratutako guztiei raketista hauen inguruko aipamena egin zien eta argi utzi nahi izan zuen, omenalditxo hura Euskal Herriko emakume raketista profesional guztiei eskainia zegoela, nahiz eta gehienekin kontaktatzea ez zuten lortu. Hala ere, pilotari hauek bere garaian izandako ospea, glamourra, nazioarteko ibilbidea eta garaiko gizartean betetako tokia izugarria izan zela argi utzi nahi izan zuen. Maiderrek esandakoaren arabera: "pena handia da gaur egun raketista hauen berririk ere ez izatea. Kontuan hartu 1920. urtetik 70. hamarkada bitarte emakume pilotari hauek frontoi askotan aritu zirela raketista profesional bezala, euren herrietatik 13-15 urterekin Madrilera joan zirelarik gehienak. Nire ustez, emakume guzti hauek merezi dute gaur egun pilotariak garen emakumeen aldetik gutxienez, nolabaiteko miresmena. Bejondeizuela". Gonbidatu bakoitzari oroigarri bana banatu ondoren, Gloriak hitz batzuk esan nahi izan zituen: "eskerrak eman nahi dizkizuet guri horrelako errekonozimentua egiteagatik. Poz handia ematen dit gaur Irurako frontoian horrenbeste neska eta emakume pilotan jokatzen ikusteak. Jarraitu ezazue hain gurea den pilotan jokatzen, oso kirol polita da eta".


Omendutakoak

 Ainara Muga-Amaia Ariznabarreta(SORALUZE)- Marta Murua-Idoia Tejedor(HERNANI)

Omenalditxo honetaz gain, bildutako argazkiak eta albisteak denon erakusgai jarri ziren, baita bideo muntaia txiki bat ere.
Une berezi zein hunkigarri honen ondoren, txapelketa herrikoiko finala jokatu zen Hernani eta Soraluzeko bikoteen artean. Partidak 10 minutuko iraupena izan zuen eta tanto piloteatuen ondoren, Idoia Tejedor eta Marta Muruak osaturiko Hernaniko bikoteak berriz ere ozta-ozta partida irabaztea lortu zuen, Gipuzkoako txapeldun titulua lortuz. Aipatu Soraluzeko bikoteak, Ainara Muga eta Amaia Ariznabarretak lehenengo aldiz parte hartzen zutela txapelketa honetan eta maila ona erakutsi zuten arren, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Azkenik aipatu, eskola adineko 23 neska bildu zirela guztira eta hauek ere elkarren arteko partida azkarrak jokatu zituztela, erakusketa moduan. Oso gustura aritu ziren neskak eta argi utzi zuten pixkanaka badatozela neska pilotari gazteak ere. Federatuek ere egin zuten erakustaldi partida txiki bat, baina bertan egungo zorigaitzeko gertakaria gertatu zen. Maider Mendizabalek, aurrelari moduan jokatzen ari zela, partida hasi eta berehala zuntz haustura izan zuen eskuineko bikian eta bere ordez Patri Espinar teknikariak jokatu behar izan zuen. Hala ere, partida polita jokatu zuten eta tanto ederrak ikusteko aukera izateaz gain, federatuek daukaten joko maila zein den erakusteko parada izan zuten.

Goizeko ekintzak sari banaketa eta talde argazkiarekin amaitu ziren. Ondoren frontoian bertan bazkaria izan zen. Amaitzeko, arratsaldean, teknikarien arteko bertso-pilota partida jokatu zen. Patri Espinar eta Eneritz Perezek Amaia Agirre izan zuten botilero lanetan eta Ainhoa Garmendia eta Garazi Jauregik (honek Maiderren ordez jokatu behar izan zuen) Uxue Fernandez Lasa. Aipatu bi bertsolari hauek pilotan aritutakoak direla. 18 tantora jokatu zen partida entretenigarria eta dibertigarria izan zen eta Amaia eta Uxuek ederki asko botatako bertsoekin une gozoa bizi izan zen.

Honenbestez, aurtengo Emakumea Pilotari egunari amaiera emateko Erlantz Allurren eskutik musika egon zen eta neska zein emakumeak dantzan batzuk eta pilotan besteak jo eta ke aritu ziren.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Irurako udalari eskainitako laguntzagatik

Sari emaileak, A.Garmendia,Etxebe, "Txikita de Aizarna" eta Patri Espinar.
Bertaratutako hernaniarrak.
Pilotariak


EmP Trinketeko emaitzak

2013ko ekainak 7, DONOSTIA,19:00
2.MAILA
TIJERO-ARRIOLA3028PEREZ-GABIRONDO
1.MAILA
HUIZI-MENDIZABAL3029GOIKOETXEA-MANCISIDOR
IRAZUSTABARRENA-PAGOLA2730ABURUZA-ARRIETA

06 junio 2013

Emakumea Pilotari eguna

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak ekainaren 8an Irurako udal pilotalekuan antolatuko du VII. EMAKUMEA PILOTARI EGUNA.
Emakumea Pilotari eguna 2007ko ekainean ospatu zan lehenengo aldiz Iruran, partaidetzako kirolean zebiltzan 20 emakumerekin. Festa polita atera zan eta orduz geroztik emakume partaide kopuru askoz ere handiagorekin (2010ean ia 90 emakume bildu ziran) urtero ospatu izan da egun hau. Aurtengoan berriz, egun berezi hau pilota munduan dabiltzan pertsona gehiagori zabalduko da. Hau da,   paleta eskoletan dabiltzan neskak eta baita pilotari federatuak ere parte hartzeko aukera izango dute.
Emakumea Pilotari eguneko egitaraua oraindik zehaztu gabe egon arren, honakoa izango da gutxi gora behera:
  • 10:00-11:30 = Txapelketa herrikoieko ligaxka
  • 11:35-12:35 = Eskolarrak (partida ezberdinak zelai txikietan, kategoriaka)
  • 12:40-13:10 = Federatuen partidak (30' denera) eta hamaiketakoa denontzat
  • 13:15-13:40 = Txapelketa herrikoieko finalerdiak.
  • 13:45-14:00 = Omenaldi sorpresa.
  • 14:05-14:15 = Txapelketa herrikoieko finala.
  • 14:20 = Sari banaketa.
  • 14:45 = Bazkaria frontoian bertan.
  • Bazkalondoren, teknikarien arteko bertso-pilota partida.
  • Festa 19:30ak arte.


02 junio 2013

Ereñozuko pilotalekuan

Giro aparta Iñatzun. Auzokoak  eta Hernanitik hurbildutakoak bete dituzte pilotalekuko eserleku guztiak.

EmP Trinketeko emaitzak


2013ko maiatzak 31, Gaska(Donostia),19:00
2.maila
PEREZ-GABIRONDO2030ETXEGIA-SENPER
1.maila

GOIKOETXEA-MANCISIDOR2430IRAZUSTABARRENA-PAGOLA

ABURUZA-ARRIETA2130AROZENA-GARMENDIA

Ereñotzuko pelotalekuaren inaugurazioa igandean

Ekitaldia 11:00etan izango da eta ondoren, bi pelota partidu. Sakea, eskolako haurrek egingo dute Olaizola anaiekin.
Ereñotzuko pelotalekua edo pelota plaza inau­guratuko dute. Az­pie­gitura horrekin, auzoki­deen aspaldiko aldarrikape­na­ri erantzuna emango zaiola azaldu dute Auzo Udaleko ordezkariek. Eta horrek guz­tiak ereñotzuarrengan ilusio haundia piztu duela eta, auzokideei leku garrantzi­tsua eman nahi izan diete estrei­nako ospakizun hone­tan. Hala, txalapartaren doinu­­en ondoren, Iñaki Ze­laia eta Unai Agirre bertsolariek emango diote sarrera. Agurra berriz, Ozenki abesbatzaren abestiarekin dantzatuko da. Eta bukatzeko, bi pelota partidu jokatuko dira, tartean auzoko pelotariak direla.
Palaz eta eskuz
Pelota partiduak palaz eta eskuz izango dira, 11:30etatik aurrera. Aurretik, atariko sa-kea eskolako haurrek egingo dute Asier eta Aimar Olaizo­la pelotariekin. Palaz neurtuko dira: Pa­gola-Huizi/Irazustabarrena-Senper; eta eskuz: Erroize­nea-Lizeaga/Urkizu-Aizpi­tarte.