agosto 01, 2020

Madalensoroko finalean hernaniarrak


Madalensoro frontoian jokatuko dira gaur, EHko Pala Txapelketa Irekiko finalak hiru mailetan goizeko 08:15etan hasita.
Luze joan bada ere, azkenean Euskal Herriko 16garren Pala Txapelketa Irekiko finalak gaur jokatuko dira Oiartzunen Madalensoro frontoian. Berandu izanagatik edo, goizean goiz hasiko da gaur jaialdia, 08:15etan, eta lau partidu jokatuko dira guztira. Alde batetik nesken erakustaldi bat eta ondoren hiru maila desberdinetan finalak.
Hernaniko palistak lehendabiziko bi partiduetan ariko dira. Honela, lehendabizikoan, Zurutuza eta Manterola hernaniarrak, Mendigain eta Agirre hernaniarra izango dituzte aurkari. Finalera sailkatzeko hernandez eta Suspe gainditu behar izan zituzten 25-24 partidu oso gogor batean.
Bigarren partiduan Urdangarin eta eta Galdose hernaniarrek, Eizmendi (Aia) ahizpen aurka jokatuko dute erakustaldiko partidua. Ondoren bigarren eta lehenengo mailako finalak jokatuko dira, baina ez da hernaniarrik egongo. Oiartzungo 38garren Pala Txapelketa ere badira gaurko finalak.