junio 10, 2019

Tilos 7 pasako Finalak

 Larunbatean Finalak jokatu zituzten pilotariak.


Kronikatik jasota:
Emozio eta afiziorik ez zen falta izan larunbat arratsaldean Tilosetan. Bete egin zen zen­bait momentutan fronto­ia, eta gogor jokatu zuten finalista guztiek Tilos 7 Pa­sa­ko Txa­pela jantzeko. Baina, azkenean, sorpresa gutxi izan zen.
Aurreneko mailan, Aiheko Zubimendik iaz galdutako txa­pela berreskuratu zuen, orain­goan Endika Ramosekin jokatuta; 22-17 irabazi zieten Zabala eta Undari.
Nesken mailan, berriz, Ga­razi Urdangarin eta Ekhiñe Ba­lerdik bigarrenez jantzi zu­ten txapela, iaz bezala, berriro ere Urien eta Otaegiri irabazita; oraingoan, 22 eta 13.
Bigarren mailako finalean, partidu berdindua espero zen, eta azkenean, 22 eta 14, Josu eta Alex gailendu zitzaizkien Legarreta eta Olazabali.
Azken partidua maila he­rri­koieko finala izan zen, eta beteranoak izan ziren gazteen aurrean nagusi; Bidegain eta Izoztegik irabazi zieten 22 eta 16, Garmendia eta Elo­se­gi­ri.
Sariak banatuta, iluntzean bukatu zuten eguna.