diciembre 30, 2018

Emakumezkoen I.Bizkaia Torneoa larruzko paletaz Hernaniarrak garaile









Emaitza
IRAZUSTABARRENA-HUIZI 4 8 8 7 8 3
ARAIZTEGI-MENDIZABAL 8 6 3 8 3 2
Argazkiak HEMEN
Finalean CD HERNANI ( Hernaniko palistak) taldeko hiru ordezkari.

Goizean Sopelan jokatu dute Kinieletako finala eta arratsaldean berriz Bilbon izan dira.
Partiduaren iraupena ia ordubetekoa izan da. Haseran urdinak oso indartsu hasi dira eta 4-8an irabazi dute aurreneko seta. Bigarren seterako Gorriak berotu dira eta 8-6 irabazi dute. Hirugarren setean gorriak oso seguru eta tanto pila eginez 8-3 irabazi dute. Hurrengo setean gorriak irabazten hasiari dira baina urdinak 7ra berdinduta Amaia Irazustabarrenak bi pareta egin da bukatu nahi zuen baina beheragi atera zaio eta urdinena izan da garaipena 7-8.
2-2 koarekin azkeneko seta hil ala bizikoa behar zuen. Azkenean gorriek ederki asmatuta 8-3 irabazita txapelak Hernanira ekarri dituzte. Tanto iksugarriak eta luzeak jokatu dituzte
Bizkaiko hainbat herritik etorritako palistek arkua egin diete finalistei.

Bihar Huizi eta Irazustabarrena bikoteak Etxarri Aranazen dute beste finala Isamendi-Etxaniz bizkaitarren aurka.