julio 09, 2018

Hernaniarrak Europako F30 paletako azpitxapeldunak Valencian


Joan dan asteburuan Carlet (Valencia) herrian jokatu ziren Europako F30 ( paleta eta frontenis) txapelketa.
Finalerdia Frantziako Landas taldearen aurka ongi irabazi zuten 2-0 nahiz eta sekulako beroarekin jokatu izan. Igandean finala Urruñako taldearen aurka, desenpatean galdu zuten 8-10. Aurreko setetan 10-15 galdu eta 15-05 irabazi eta gero. Txapelketa honetan Estatuko selekzionatzaileak egin zuen botilero lanak; hernaniarron ustez ez zuen estrategia onena adierazi, baina aurten Bartzelonan jokatuko den munduko txapelketan jokatzeko aukera dutenez, isil isilik haren esanetara egon ziren hernaniarrak. Gehiago ezagutu izan balira elkarri azkeneko partidua erasokorragoa izango zan hernaniarren aldetik seguruen.

Hernaniko KRONIKAN idatzitakoa: Azkeneko momentuan ihes txapelak
Finalerdi eta Finaleko Argazkiak HEMEN