junio 03, 2018

Gipuzkoako herriarteko txapelketan finalerdietara

Buelta eman eta final erdietan HERNANIKO  palistek mendean hartu zuten Azkoitia final laurdenetan eta final erdietara sailkatu dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan go­maz­ko paletan. Joanekoan 2-1 galdu zuten Azkoitian, baino tanteo hobea lortu zuten. Itzulerakoan helburua bi partidu irabaztea zen eta baita lortu ere. Partidu erabakiorra lehenengoa izan zen. Aritz Murgiondok, buruz burukoan, 20-19 irabazi zuen eta bidea ireki zien taldekideei. Bina­kakoan, ongi hasi arren, Eneko Lujanbiok eta Aiheko Zubimendik 14-20 galdu zuten. Azken partiduan Iñaki Kerejetak irabazi egin behar zuen eta 14 tanto edo gutxiagoan utzi aurkaria, eta baita lortu ere.

20-6 irabazi eta orain Donostia faboritoaren aurka jokatu beharko du Hernanik finalerako sailkapena.