junio 19, 2018

Finalera sartzea zaila Paletako herriartekoan

Hernaniarrak gogor lehiatu arren ez dute finaletara sartzeko txartelik lortu. Hala ere Zorionak partaide guztiei horren ikuskizun polita eskeintzeagatik. Datorren urtean indartsuago arituko dira.

Hona hemen Hernaniko KRONIKAk idatzitakoa:
  • Finalerdietan esan diote agur palista hernaniarrek, Herriarteko Txapelketari. 1-2 galdu zuten bueltakoan ere, baina azkeneko partidura arte izan zituzten aukerak, kanporaketari buelta emateko.Bukatu da Herriarteko Txapel­keta, hernaniarrentzat. Esku pelotariak final laurdenetan geratu baziren kanpoan, palis­tek osti­ra­lean esan zioten agur txapelketa herrikoiari, semifi­na­letan, final haundia joka­tze­tik koxka bakarrera.
  • Ez zeukaten lan erraza, Do­nostia faboritoaren kontra, eta are zailago jarri zitzaizkien gau­zak, joanekoan 1-2 galdu ondoren, 16 tantoren desaban­tailarekin. Baina zailtasunak zailtasun, ondo lehiatu zuten hernaniarrek bueltakoa, herri­ko zaleen aurrean, eta azke­ne­ko partidura arte eutsi zieten, finala jokatzeko aukerei.
    Aritz Murgiondok haunditu zuen esperantza hori, aurre­ne­ko partidua, buruz burukoa, 20-12 irabazita, Unai Aroztegi­ren kontra. Kanporaketa 2-2 berdinduta zegoen horrekin, eta 8 tantora murriztu zuen desabantaila.
    Baina beste bi partiduetan, nagusi izan ziren donostia­rrak, bere mailarik onena emanda. Binakakoan, Eneko Lujanbiok eta Aiheko Zubimendik ezin izan zieten aurre egin, Santia­go Ubeda eta Xabier Huegun donostiarrei (12-20). Hala ere, aukera bazeukaten oraindik herna­ni­a­­rrek, finalean sartze­ko; baina ia ezinezkoa zen: 20-4 irabazi beharra zeukan Iñaki Kereje­tak. Eta aurreko aste­bu­ru­an be­rak lortu bazuen Her­naniren garaipen bakarra, gal­du egin zuen oraingoan, Xa­bier Elejalderen kontra (8-20).