noviembre 12, 2016

Munduko Kopa jokatzeko prest

Hernaniko Kronikatik jasota:



Munduko Kopa jokatuko dute Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huizik, azaroaren 20tik 26ra, Santiagon (Txile). Familiakoen animorik ez zaie faltako, han ere.



Txilen jokatuko den Munduko Kopa jokatzeko hautatuak izan zarete. Nola jaso zenuten berria?
 Urriak 28an jaso genuen berria; selekzionatzaileak deitu zigun banan bana bagin­do­a­zela esateko. Poz haundia hartu genuen, udaz geroztik entrenatzen eta prestatzen aritu garelako, eta azkene­rako luze egin zaigulako. 
30 metroko frontoian arituko zarete: Amaia, zu Mexikon izan zinen duela bi urteko Mundialean; baina, Maider, zuretzat aurreneko Mundiala da, modalitate honetan jokatuko duzuna. Nola ikusten duzue zuen burua?Oso motibatuta gaude eta gogo askorekin goaz. Egia da nolabaiteko presioa badugula, oraindik gazteak garelako, eta urtero Espainiako taldeak emaitza onak lortu dituelako.
Amaia: niretzat lauga­rren mun­duko txapelketa izango da hau, bigarrena maila absolutuan. Beraz, Chilen izan­go ditugun aurkari gehi­enak ezagutzen ditut. Hala ere, eran­tzukizun haun­dia­goa izan­­go dut; izan ere, beste aldi batzuetan ez bezala, atzelarien lehenengo aldia izango da maila honetan. Ondorioz, partidu askotan nire gain izango dut zama.
Maider: Esan bezala, maila absolutuan jokatuko dudan lehenengo mundiala izango da. Gogo askorekin noan arren, aurkariei errespetu haundia diet, azken finean horietako asko gure erre­fe­renteak direlako. Niretzat hau guztia berria izango de­nez, ahalik eta gehien ikastea eta lan on bat burutzea es­pero dut.  
Dena den, iaz 22 urtez azpiko Mundialean jokatu zenuten biek. Ze alde dago bi txapelketen artean?Desberdintasuna, batez ere, jokalarien mailan dago. Nor­malean, 22 urtez azpiko txa­pelketetako jokalariek ez dute esperientzia haundirik izaten, baina maila absolutuan mun­duko hoberenek jokatzen du­te eta esperientzia nabari da..  
Zilarra lortu zenuten han. Zein helbururekin zoazte Txilera aurten?Aurtengo helburu nagusia 2018an Bartzelonan joka­tuko den Munduko Txapelke­ta­ra­ko sailkapena lortzea izango da. Bestalde, hau lor­tuz gero, ahalik eta urrutien heldu nahiko genuke, ahal bada domina bat lortuz.
Eta maila pertsonalean, munduko onenen aurka jo­katuz eta haiek ikusiz be­ra­iengandik ikastea eta gure maila hobetzea da helburua. 
Ezagutzen al dituzue zuen aurka arituko diren palistak? Zein izango dira kontrario gogorrenak?Aurkari gehienak ezagutzen ditugu, beste mundialetan ezagutu baititugu. Frantzia, Mexiko, Argentina eta Cuba bezalako taldeak dira gure aurkaririk gogorrenak; haiek irabazi dituzte domina gehie­nak, azken urte hauetan. Hala ere, ikusteko dago beste taldeek ere zer nolako maila erakutsiko duten. Txileko nes­kek esaterako, etxean joka­tzea alde izango dute eta aurkari gogorra izan daiteke guretzat.
Hainbat kontzentrazio izan dituzue Selekzioarekin, hautatuak izan zaretela jakin arte. Bertan egin dituzue Mundialerako prestaketa lanak, ala hemen ere gogor entrenatzen ari zarete?Bost kontzentrazio izan di­tu­gu Valentzian, azken lau hi­la­bete hauetan. Hala ere, ba­koitzak bere aldetik fisikoa zein frontoiko entrena­men­duak egin ditugu. Zailagoa izan zaigu hemen entre­na­tzea horrelako frontoirik ez dagoelako (30 metrokoak eta txapa bajuarekin), baina aha­leginak egin ditugu lau elkar­tu eta noizean behin entre­natu ahal izateko. 
Eta zuen ingurukoek, zer esaten dizuete? Familia edo lagunak, baten bat ondoan izango al duzue Txilen?Ingurukoek ere poz haundiz jaso zuten berria. Gu bion amak eta izeba bat joango dira gu animatzera bertara, eta lagunen bat ere han izan­go dugu ikasketak direla eta. Beraz, etxetik urrun egon arren, familiakoen indarra sentitu eta izango dugu. Bes­tal­de, hemen geratzen dire­nen animorik ere ez zaigu faltako. 
Konpetizioa bai, baina ondo pasatzeko unea ere izango duzue, ezta?Egia esan, konpetizioak irau­ten duen bitartean ez dugu Santiago bisitatzeko aukera askorik izango. Beraz, aste­be­te luzatuko dugu bidaia, eta bertan turismo pixka bat egi­teko aprobetxatu nahi du­gu. Hala ere, txapelketaren lehen eta azken egunetan ongie­torri eta itxiera festak egin ohi dira beste herrial­de­tako­e­kin batera.