julio 06, 2015

2015 Femina Tourreko txapeldunak Iprraldekoak



PAUen Femina Tour 2015 Finala: Beroara ( 38º ) ongien egokitu zirenak lortu zuten garaipena. Emakumezkoetan Iparralde Txapeldun eta Gipuzkoa bigarren.
Kakoa bigarren setean egon zan, Gipuzkoarrak 7-9 ( 10era izaten dira setak eta 3 irabazten dituenak lortzen du garaipena) zijoazten eta bazirudien set hori berea izango zela. Baina hezetasun ugari, beroa, haize falta eta pala ezin ongi eutsita, set hori Iparraldeka atera zuen aurrera 10-9. Hirugarren seta oso oso berdidua joan zan. Ordurako pilotariak blai eginda zeuden. Iparraldekoak modalitate hori Gipuzkoarrak baino hobeto ezagutzen dutela antzematen da. Kontutan hartuta Gipuzkoarrak joan dan urtean izan zutela hartu emana modalitate horrekin, esan daiteke Gipuzkoarrak oso maila ona dutela.
Eskaera bat: Pauen 36 metroko pilotalekua 30 metrotan bihurtzeko oso sistema erraza daukate. Ea noizko etortzen dan Gipuzkoara eta etekin handiagoa ateratzen diegun emakumeak pilotalekuei.

Gizonezkoetan berriz, Gipuzkoa txapeldun eta Iparralde bigarren. Bi partiduak ordu bete baijo gehiagoko iraupena eduki zuten. Gipuzkoarrak beti atzetik joan ziran baina 2 setetara berdindu ondoren, beroaren eraginez, denak blai inda zeuden eta, azkeneko seta Gipuzkoak lortu zuen.
Beti bezela, Frantzian ere ea noiz datorren berdintasuna. Gizonezkoei sari gehiago eman baitzieten.
Partidua hementxe: